XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

8. Beste proiektu batzuk

Orain arte aipatutakoez gain badira lengoaia naturalaren prozesamenduaren inguruan beste proiektu edo asmo interesgarri batzuk, hauek ere euskararen tratamendu automatikoan lagungarri izan daitezkeenak:

8.1. Lexikografia konputazionala (Agirre, E., Arregi, X., Arriola, J. M., Artola, X., Díaz de Ilarraza, A., Sarasola, K., Soroa, A.): arlo honen barruan eraikitako hiztegi-sistema urgazle adimendunak (HIZTSUA [Artola 93] eta ANHITZ [Agirre eta beste 94c]) dira orain arte egindako lanak, hiztegiko ezagutza era inteligente batean ustiatu ahal izateko errepresentatuta daudenak.

HIZTSUA hiztegi elebakarra den bezala, ANHITZ itzulpenerako laguntza-sistema da, hots, hiztegi elebidunetan pentsatua dago.

8.2. Elkarrizketen azterketa [Zubizarreta 93]: pragmatika, diskurtso-azterketaren alorrean kokatua, gramatikak esaldiaren mailatik elkarrizketaren mailara eramatea du helburu, hau da, elkarrizketaren gramatika funtzional bat garatu da.

Domeinutzat argazkigintza hartu da.

8.3. Bigarren hizkuntzaren ikaskuntza-prozesuaren azterketarako sistema laguntzaile adimenduna (Díaz de Ilarraza, A., Maritxalar, M.): linguistika, psikolinguistika eta adimen artifiziala biltzen dituen sistema honekin ikaskuntza-prozesuan gertatzen diren fenomeno konkretu batzuen azterketa egiten da (tarte-hizkuntza, fosilizazioa eta ikaslearen zenbait ikaste-estrategiaren eragina aurreko bietan).

Horretarako euskaltegietako ikasleen testuak erabiltzen dira eta elkarlana suspertu .

8.4. Korpusaren estandarizazioa eta aberastea (Alegria, I., Ezeiza, N.): Europa mailan erabiltzen ari diren estandarrak eredutzat hartuta, biltegituta dauzkagunak haietara egokitu eta testu gehiago gorde nahi dugu.

8.5. AHOZKA (Hernaez, I., Etxeberria, P., Txillardegi): ahotsa sintetizatzeko garatzen ari den proiektua.

Makinen eta gizakien arteko harremanetan makinak gizakiari eman beharreko mezuak idatzizko hizkuntzaz eman ordez ahozkoaz ematea da iharduera honen oinarrizko helburua.

ONDORIOAK

Aurreko puntuetan euskararen tratamendu automatikoa bideratu ahal izateko beharrezkoak diren tresna eta moduluen aurkezpentxoa egin da eta zein ingurune eraiki den aipatu.

Baina ez da automatizazioa helburu bakarra; izan ere, horren aurretik hizkuntzak normalizatua behar du eta hutsune hori sumatu dugu zenbaitetan, gehienetan deskribapen hutsa aurkitu dugulako eta sistematizaziorako ez da nahikoa.

Horregatik, gure saioa hankamotz gera daiteke.:

Gure aurkezpena egiteko aukera eman zaigunez, ez genuke aipatu gabe utzi nahi diziplina arteko elkarlanaren beharra, gramatika finkatu ahala arlo guztietara (...)